Alanbre trefilaketa
1953tik kalitate handiko altzairuzko alanbrea hornitzen
Alanbre trefilaketaren abangoardian
Gure izateko arrazoia
Industrias FEGAR, SAk 1953an hasi zuen bere jarduera tailer txiki batean, altzairuzko alanbrea trefilatzen eta iltzeak fabrikatzen.
Gaur egun 15000m2-ko azalera dugu bi solairutan bereizita. Lehenengoan desugertzeak eta azaleko tratamenduak egiten dira eta bigarrenean lehengaia (alanbre burdina) trefilatzen da.
Gure prozesuen bilakaeraren ondorioz, Industrias FEGAR, SA altzairu trefilatuen horniduran espezializazio maila handiena duen enpresetako bat bihurtu da hainbat sektoretarako, hala nola automobilgintzaren industriarako, torlojugintza industrialerako eta trengintzaren industriarako, besteak beste.
Kalitate sistema sendo batekin, gure produktuak gure laborategietan kontrolatzen dira, merkatuko araudi eta zehaztapen zorrotzenak betetzeko.


